ALOKAIRURAKO GIDARIDUN IBILGAILUAK
GURDIA S.L. bidaiarien luxuzko garraiorako kalitatezko zerbitzua eskaintzeko asmoz sortu zen enpresa da.
Harrezkero, esperientzia luzea duten gidari profesionalen multzoa handituz joan da, baita prestazio handia duten ibilgailuen flota. Bide batez, gure bezeroekiko konpromisoa indartu dugu, beraien joan-etorriak ez daitezen arazo bilakatu beren enpresentzat.
Hasiera hasieratik, gure ardura nagusia joan-etorrietan gure bezeroek eroso eta seguru senti zitezen ziurtatzea izan da.
Horrexegatik gure ibilgailuei garrantzi handia eman diegu, segurtasun eta erosotasun esparruko azken berrikuntzez hornituak daudelarik.
Tratu esklusiboa eskaintzen dugu, eta gure lan ekipoa sor litekeen edonolako beharretara gustura egokituko da.
· Gidari profesionalak.
· Luxuzko ibilgailuak.
· Zerbitzu pertsonalizatua.
· Segurtasuna eta erosotasuna.
· Dotoretasuna eta adeitasuna.

